No Picture

Udaletxearen desestimazioari errekurtsoa

2010-07-06 admin 0

NaBai eta UPNren erabateko adostasunarekin Baztango udaletxeak Lekarozko herriak aurkezturiko alegazioak ezetsi zituen eriaroaren 7ko udalbatzarrean. Alegazio hauek Aroztegiako egitasmo urbanistiko espekulatzailea egin ahal izateko abiaturiko Udal Planaren aldaketa puntualaren prozedurari aurkeztu zitzaizkion. Hala, eguneko gai-ordenean ikusitako irregulartasunen ondorioz, eta alegazioetan erraten zirenen inguruan deus ez diotela kontuan hartuta, Aroztegia eta gero zer? taldeak honako errekurtsoa aurkeztu du:

No Picture

Batzarre deialdia

2010-06-02 admin 0


Batzarrean, alde batetik, orain artio egin denaren bilana edo errepasoa eginen da. Bertze aldetik, hemendik aitzinerat abiatu nahi den aldi berriaren nondik norakoen inguruan hausnartu, eztabaidatu eta erabakiak hartuko ditugu.

Hitzordua Elizondoko Arizkunenea kultur etxean izanen da, gaueko 8:30etan.

Animatu eta parte hartu!
Aroztegiako pelotazoa geldituko dugu!!!

No Picture

taldearen aurkezpena (09-12-17) prentsaurrekoa presentacion plataforma

2010-01-04 admin 0

Agerraldi honen bidez, Lekarozko Aroztegiako egitasmoaren kontra agertu bidenabar, Baztango jendartearendako eta inguruarendako espekulatzailea, xehatzailea eta neurrigabea den egitasmo hau geldiarazteko AROZTEGIA… ETA GERO ZER! taldea antolatu dugula jakinarazi nahi dugu.

A través de esta comparecencia pública, queremos mostrar nuestro rechazo al proyecto de Aroztegia. Del mismo modo, queremos dar a conocer la creación del colectivo AROZTEGIA…ETA GERO ZER?, con el objetivo de paralizar dicho proyecto especulativo, agresivo y desmedido en relación a la sociedad, el medio y el futuro de Baztan.

1 4 5 6