AROZTEGIAKO UGPS/PSISa GELDITU! HERRIARENA DA HITZA, HERRIARENA ERABAKIA!

MANIFESTUA
Arratsalde on denei, lekaroztarrei, baztandarrei eta Euskal Herriko txoko guztietatik etorri zaretenei, ongi etorri. Gaurkoan, erabakitzeko eskubidearen aldarria egin nahi dugu, lekaroztarren, baztandarren zein munduko herri zein herritar guztien erabakitzeko eskubideari buruz ari garelakoz. Aroztegiako proiektua internazionala dela dioten horiei erran nahi diegu, erabakitzeko eskubidea ez dela bakarrik zein naziotako biztanleak izan nahi dugun erabakitzera mugatzen. Erabakitzeko eskubidea, gure bizitzako arlo guztietara eraman nahi dugu, eramaten ari gara eta eramango dugu gaur hemen bildu garen guztiak.
Lekaroztarrok argi eta garbi erran dugu Aroztegiako proiektua ez dela gure herriarentzat onuragarria den proiektua eta ez dela Lekarozen edota Baztanen nahi dugun garapen eredua. Ezetz erran genuen 2009an herri galdeketa egin zenean, ezetz erran dugu alegazioak aurkeztu ditugun aldiro, ezetz erran genien atzo legez kontrako proiektua onartu zuten, eta orain legalitatea defenditzen dutenei, eta ezetz erran diegu Lekarozko herria, Baztango Udala eta Baztango Batzar Nagusia beren menpe daudela uste dutenei. Hala ere, batzuk entzungor segitzen dute, batere lotsarik gabe lekaroztarren borondatea oraindik zalantzan jartzen.
Hasieratik bukaera arte Lekarozko herritarren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugun arren, eta gai honek hartu duen dimentsioa ikusita, esku zabal jokatzea erabaki dugu. Baztandar guztion erabakitzeko eskubidea deuseztatu nahi dela ikusita, Baztan mailako herri galdeketa eskatzen dugu. Aroztegiako UGPS/PSISak aurrekari ikaragarria sortuko luke, ez bakarrik Lekarozen eta Baztanen baizik eta Nafarroa guztian. Ez gara Aroztegiako proiektu urbanistikoari buruz bakarrik ari, herritarrok gure etorkizuna nola izatea nahi dugun erabakitzeko eskubideari buruz baizik. Nola erran dezake gobernu “demokratiko” batek ez duela herritarren iritzia jakin nahi edo galdetzea legez kontrakoa dela erran? Jarrera inposatzaile eta paternalista hauen aitzinean guk bide demokratikoa aukeratzen dugu. Galdetzea nahi dugu eta galdetuko dugu, eta berriz ere erakutsiko dugu Baztanen mendeetan egin dugun bezala gure batzarrak, gure herri lurrak, gure hizkuntza eta gure bizimodua defendituko ditugula. Ez digutelakoz erranen ez Madriletik, ez Iruñetik, ez nor garen ezta zer nahi dugun.
Baztandar guztiei eskatzen diegu UGPS/PSISa hau gelditzeko eta herri galdeketa egiteko gurekin elkarlanean aritzea, gaur Lekarozen gertatzen dena, bihar Anizen, Arraiozen edota Azpilkuetan gertatzen ahal delakoz. Elkarrekin erranen diogu ezetz inposizioari, herri lurren ebasteari, eta espekulazioari. Baietz erranen diogun bezala ingurugiroa errespetatzeari, herri lurren defentsari, herriko eskola txikiei, euskarari, eta bertako garapenari buruz bertan erabakitzeari.
AROZTEGIAKO UGPS/PSISa GELDITU! HERRIARENA DA HITZA, HERRIARENA ERABAKIA!
MANIFESTUA
Miren erabakitzeko eskubideari buruz solastu zaigu eta hori da Aroztegiako kasuan bidegabekeriarik handiena. Edozein modutan, proiektuari buruz ere solastu nahi dugu. Azken finean, Aroztegiako proiektuarekin garapen eredu zehatz bat inposatu nahi digute. Gutxi batzuen interesak defenditzen dituenak, interes orokorraren gainetik. Bistan da, zilegia dela eredu hori defenditzea, ez ordea inposatzea. Planteatzen dena hain ona baldin bada baztanendako eta baztandarrendako, zergatik inposatu galdetu beharrean?

Proiektua aztertzeko hiru galdera planteatzen ditugu: Zergatik? Zertarako? Eta Norendako?
Zergatik planteatzen da Udal Planatik kanpo, lur ez-urbanizagarri diren 46 hektareen birkalifikazioa? Akaso ez da aski 850 etxebizitza hutsik edukitzea Baztanen? Zergatik ematen zaio enpresa honi etekin ekonomiko pribatua lortzeko herri lurrak eta lur pribatuak espropiatzeko aukera? Zergatik mantentzen du Geroa Baik pelotazo urbanistikoen aurkako jarrera Vianan eta aldekoa Baztanen? Zergatik daude Estatu Espainiar osoan pelotazo urbanistikoak egin dituzten eta SICAVen jabe diren enpresariak ekitaldi publikoetako gonbidatuen palkoetan?

Zertarako nahi dira 228 etxebizitza egin 350 biztanleko herri batean? Zertarako eta noiz arte segitu behar dugu sistema ustel eta suntsitzaile hau elikatzen? Belaunaldi batean gure baliabide guztiak agortu arte? Non dago hainbertze iragarri diguten aldaketa?

Norendako da onuragarria proiektu hau? Proiektua nahi ez duten lekaroztarrendako? Erabakitzeko eskubidea ukatu nahi zaien baztandarrendako? Edo herritarren 9000 milloi eurokin erreskatatu duten Caixa Galiciako arduradunendako? Edo arras baztandarrak eta arras nafarrak baina beren zergak ez ordaintzeko SICAVak dituzten Palacio de Arozteguia, S.Lko akziodunendako?

Agortuta, ustelkeriaz kutsatuta eta porrot egin duen ereduaren argazkia da. Gaur egun eta etorkizuneko Baztan desagertzea daraman argazkia. Ez dugu postaletako edo museotako Baztan nahi. Mugimenduan dagoen Baztan nahi dugu, Baztan bizirik nahi dugu, herri txikiak bizirik mantentzen duen Baztan, bertako ekonomia, kultura eta hizkuntza bizirik mantentzen duen Baztan.

Horregatik behin eta berriz aldarrikatzen dugu UGPS/PSIS hau gelditzea eta Baztan mailako herri galdeketa egitea. HERRITARRENA DA HITZA, HERRITARRENA ERABAKIA!


MANIFIESTO

Buenas tardes a tod@s, a lekaroztarras, baztandarras y a tod@s l@s que habeis llegado de todos los rincones de Euskal Herria, bienvenid@s. Hoy, queremos reivindicar el derecho a decidir, porque estamos hablando del derecho a decidir de lekaroztarras, baztandarras y todos los pueblos y personas del mundo. A esas personas que dicen que el proyecto de Aroztegia es internacional, les queremos decir que el derecho a decidir no se limita a decidir sobre cual es la nación a la que queremos pertenecer. El derecho a decidir lo queremos llevar a todos los ámbitos de nuestras vidas, lo estamos llevando y lo llevaremos todas las personas que estamos hoy aquí.
L@s lekaroztarras hemos dicho alto y claro que el proyecto de Aroztegia no es un proyecto beneficioso para nuestro pueblo y que no es el modelo de desarrollo que queremos en Lekaroz y/o en Baztan. Dijimos que no en 2009 cuando se llevó a cabo la consulta popular, hemos dicho que no cada vez que hemos presentado alegaciones, les dijimos que no a aquellos que en el pasado aprobaron un proyecto ilegal y que hoy defienden la legalidad, y les hemos dicho que no a aquellos que creen que el pueblo de Lekaroz, el Ayuntamiento de Baztan y la Junta General del Valle están bajo su mando. Aun así, algunos hacen oídos sordos y sin ninguna verguenza siguen cuestionando la voluntad del pueblo.
A pesar de que reivindicamos el derecho a decidir del pueblo de Lekaroz desde el principio hasta el final, y viendo la dimensión que ha adquirido este tema, hemos decidido actuar con generosidad. Viendo que se quiere dilapidar el derecho a decidir de tod@s l@s baztandarras, pedimos una consulta a nivel de valle. El PSIS de Aroztegia crearía un precedente aterrador, no sólo en Lekaroz y Baztan sino en toda Nafarroa. No hablamos solamente del proyecto urbanístico de Aroztegia, hablamos del derecho que tenemos como personas de poder decidir como va a ser nuestro futuro. ¿Como puede decir un gobierno “democrático” que no quiere conocer la opinión del pueblo o que preguntarlo es ilegal? Ante esta postura paternalista e impositiva, elegimos el camino democrático. Queremos preguntar y preguntaremos y una vez mas demostraremos como hemos hecho durante siglos, que defenderemos nuestros batzarres, el comunal, nuestro idioma y nuestra forma de vida. Porque no nos van a decir ni desde Madrid ni desde Iruñea ni quienes somos ni lo que queremos.
A todas l@s baztandarras les pedimos que trabajemos conjuntamente para paralizar este PSIS y llevar a cabo una consulta, porque lo que hoy está ocurriendo en Lekaroz, mañana puede ocurrir en Aniz, Arraioz y/o Azpilkueta. Junt@s diremos que no a la imposición, al robo de terreno comunal, y a la especulación. Así como diremos que si al respeto del medioambiente, a la defensa del comunal, a las escuelas unitarias, al euskera, y a decidir localmente sobre el desarrollo local.
AROZTEGIAKO UGPS/PSISa GELDITU!
HERRIARENA DA HITZA, HERRIARENA ERABAKIA!
MANIFIESTO
Miren nos ha hablado del derecho a decidir, y esta es la mayor injusticia en este caso. De todas maneras, tambien queremos hablar del proyecto. Al fin y al cabo, con el proyecto de Aroztegia nos quieren imponer un modelo de desarrollo concreto. Un modelo que defiende el interes de unos pocos, por encima del interés general. Aunque la defensa de este modelo es legítimo, no así su imposición. ¿Si lo que se plantea es tan bueno para Baztan y para l@s baztandarras, porque imponerlo en lugar de preguntar?

Planteamos tres preguntas para analizar el proyecto: ¿Porque? ¿Para que? y ¿Para quien?

¿Porque se plantea la recalificación de 46 hectáreas de suelo no urbanizable fuera del plan municipal? ¿A caso no basta con 850 viviendas vacías en Baztan? ¿Porque se le concede a esta empresa el poder de expropiar terrenos comunales y privados para obtener beneficios económicos privados? ¿Porque mantiene Geroa Bai una posición contaria a los pelotazos urbanísticos en Viana y favorable en Baztan? ¿Porque están empresarios que han promovido pelotazos urbanístico en todo el estado y dueños de SICAVs en las zonas VIP de actos públicos?

¿Para que se quieren construir 228 viviendas en un pueblo de 350 habitantes? ¿Para que vamos a seguir promoviendo este sistema corrupto y destructor? ¿Para agotar todos nuestros recursos en una generación? ¿Donde está ese cambio que tanto anunciaron?

¿Para quien es beneficioso este proyecto? ¿Para l@s lekaroztarras que no quieren el proyecto? ¿Para l@s baztandarras a l@s que se les ha negado el derecho a decidir? ¿O para los responsables de Caixa Galicia que fue rescatada con 9000 millones de dinero público? ¿O para los muy baztandarras y muy navarricos accionistas de Palacio de Arozteguia, S.L que tienen SICAVs para no pagar sus impuestos?

Es una foto de un modelo agotado, fracasado y contaminado de corrupción. Una foto que lleva a la desaparición del Baztan de hoy y del futuro. No queremos un Baztan de postal o de museo. Queremos un Baztan en movimiento, un Baztan vivo, un Baztan que mantiene sus pueblos pequeños vivos, un Baztan que mantiene vivas su cultura, su economía y su idioma.
Por todo ello, reivindicamos una vez más la paralización del PSIS de Aroztegia y la realización de una consulta a nivel de valle.
HERRITARRENA DA HITZA, HERRITARRENA ERABAKIA!

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*