Aroztegia…eta gero zer? plataformak baztandarren kontrako jazarpen judiziala salatu du / La plataforma denuncia el acoso judicial contra baztandarras

GAURKO AGERRALDIA BIDEOA

prentsaurrekoa 7ak libre

Joan den ortziralean Palacio de Arozteguia S.L enpresak, prentsaurreko batean egindako adierazpenengatik zazpi baztandarren aurka jarritako demanda baten berri izan dugu. Andone Garde, Begoña Etxandi, Itziar Torres, Agurtzane Obregozo, Karlos Beristain, Garbiñe Elizegi eta Miren Meokiri, bertzeak bertze, 50.000 euroko kalte ordainak eskatzen dizkigute. Honen aitzinean, Aroztegia…eta gero zer? Plataformak hauxe adierazi nahi du:
-Argi dago jokaldi honekin enpresaren helburua herritarrak isilarazi eta beldurtzea dela, eta baztandarrok Aroztegiako proiektu urbanistiko espekulatzailearen aitzinean dugun iritzia ez ematea.
-Dirudunak izateagatik Nafarroako komunikabide hegemonikoak beren bozgorailu bezala erabiltzen ahal dituzte, herrialdeko abokatu garestiena kontratatzen ahal dute, UPN eta Geroa Bairen gobernuengandik lehentasunezko tratua jasotzen ahal dute, baina ezinen dute inolaz ere ehundaka baztandarrek abiatu dugun herri galdeketaren prozedura geldiarazi.
-Gogor salatu nahi dugu, batzuk gatazka sozialaren aitzinean irtenbide demokratiko bat planteatzen dugun bitartean, Palacio de Arozteguia S.L enpresak jazarpen judiziala aukeratzen duela.
-Eraso honen aitzinean Aroztegia…eta gero zer? Plataformak inoiz baino argiago du abiatu den bidetik segituko duela eta ez duela etsiko helburua lortu arte. Eskatzen dena argia da, eta ehundaka baztandarrek beren sinadurekin eta apirilaren 23an Elizondoko karriketan eskatu duten gauza bera da: HERRI GALDEKETA!

HERRIARENA DA HITZA, HERRIARENA ERABAKIA!

——————————————————————————————————————-
El pasado viernes tuvimos conocimiento de una demanda interpuesta por la enpresa Palacio de Arozteguia S.L contra siete baztandarras por unas declaraciones realizadas durante una rueda de prensa. A Andone Garde, Begoña Etxandi, Itziar Torres, Agurtzane Obregozo, Karlos Beristain, Garbiñe Elizegi y Miren Meoki, entre otras cosas, se les reclama una indemnización de 50,000 euros. Ante esta situación, la plataforma Aroztegia…eta gero zer? dice lo siguiente:
-Está claro que con esta jugada la empresa tiene como objetivo asustar y acallar a la gente, y que las baztandarras no podamos opinar sobre este proyecto urbanístico especulador.
-Por ser adinerados pueden utilizar los medios de comunicación hegemónicos de Nafarroa como su altavoz particular, pueden contratar al abogado más caro de Nafarroa, pueden obtener un trato preferente de los gobiernos de UPN y Geroa Bai, pero en ningún caso podrán paralizar el procedimiento de consulta popular que han puesto en marcha cientos de baztandarras.
-Denunciamos enérgicamente, que mientras algunas proponemos una salida democrática ante el conflicto social, la empresa Palacio de Arozteguia, S.L. escoge el acoso judicial.
-Ante esta agresión la plataforma Aroztegia…eta gero zer? tiene todavía más claro que seguirá por el camino emprendido y que no parará hasta conseguir su objetivo. Lo que se exige está muy claro, y es lo mismo que han exigido cientos de baztandarras con sus firmas y el 23 de abril en las calles de Elizondo: CONSULTA POPULAR!

HERRIARENA DA HITZA, HERRIARENA ERABAKIA!

Aroztegia…eta gero zer? Plataforma

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*