BAZTANEK EZETZ ERRATEN DIO AROZTEGIAKO PROIEKTUARI / Baztan dice NO al proyecto de Aroztegia

AROZTEGIA…ETA GERO ZER? PLATAFORMAKO PRENTSA OHARRA

Gaur Baztanen Aroztegiari buruz egin den herri galdeketaren inguruan balorazio positiboa egiten dugu. Baztanek argi eta garbi erran dio ezetz Aroztegiako proiektu urbanistiko espekulatzaileari, ezetz erran dio inposizioari eta ezetz erran dio herri lurren ebaskoari. Ezetz erran dio landa eremua metropoli edo hiri handien zerbitzura jartzeari. Ezetz erran dio baztandarren artean pribilegioak sortzeari. Gaurko ariketak nabarmen uzten du baztandarrok bizi dugun gatazka soziala: 1.707 lagunek parte hartu dute, erroldaren %28ak eta horietatik, %82,8 proiektuari ezezkoa eman dio. Honen aitzinean, Geroa Baiko gobernuak ezin du baztandarron aldarrikapenari bizkarra ematen segitu.

Kultura demokratikoaren inguruan Baztan mailan egin den lehenbiziko herri galdeketa izanik, gabeziak ere sumatu ditugu prozesu honetan. Espero dugu etorkizunean herritar gehiagok sentitzea horrelako prozesuetan parte hartzearen beharra eta garrantzia. Aldi berean, salatu nahi dugu herri galdeketaren parte hartzearen kontra egindako kanpaina. Beldurra, mehatxuak, salaketak eta galdeketaren zilegitasuna kolokan jarri nahi izan duten arren, zorionak parte hartu duzuen baztandar guztiei!

Honekin guztiarekin, garbi gelditu da plataformak hasieratik erran duena. Hau da, Aroztegiako UGPSaren tramitazioa iruzurra izan dela. Izan ere, agerian gelditu da, berriz ere, inposizioa eta iruzurraren bidetik eraman dela proiektu hau hasieratik bukaera arte. Beraz, Geroa Baiko gobernuak  ez ditu aitzakia gehiago erabiltzen ahal, eta bertan behera utzi behar du Aroztegiaren gaineko UGPSa.
Herriaren da hitza eta herriarena izan da erabakia!

NOTA DE PRENSA DE LA PLATAFORMA AROZTEGIA ETA GERO ZER?

Ante la consulta popular que se ha celebrado hoy en Baztan sobre Aroztegia, hacemos una valoración positiva. Baztan ha dicho que no al proyecto urbanístico especulador de Aroztegia, ha dicho que no a la imposición y ha dicho que no a la sustracción de tierras comunales.

Ha dicho que no, así mismo, a poner el entorno rural al servicio de la metrópoli o las grandes ciudades. Ha dicho que no a que algunos baztandarras tengan privilegios sobre otros.

El ejercicio de hoy ha dejado clara la situación de confrontación social en la que nos encontramos: 1707 personas han tomado parte en la consulta, el 28% del censo. De ellas, el 82,2% han dicho que no al proyecto. Ante esta situación, el Gobierno de Geroa Bai no puede seguir dando la espalda a las reivindicaciones de Baztan.

Siendo la primera consulta popular que se ha realizado en Baztan, también hemos constatado algunas lagunas en todo este proceso. Esperamos que  en adelante, más personas sientan la necesidad  y la importancia de participar en este tipo de ejercicios participativos.

Del mismo modo, queremos denunciar la campaña que se ha llevado  a cabo en contra de la participación en el proceso : amenazas, denuncias, miedo, cuestionar la legitimidad de la consulta…

A pesar de todo eso , Zorionak a todas las personas que sí han tomado parte!

Por todo lo señalado, ha quedado claro lo que la plataforma  ha dicho desde un principio: la tramitación de este  PSIS ha sido un fraude, pues ha quedado claro que el proyecto se ha encaminado de principio a fin por la vía de la imposición y el fraude.

Consideramos por tanto, que el Gobierno de Geroa Bai no tiene más excusas y debe dejar de lado el PSIS de Aroztegia.

Herriaren da hitza eta herriarena izan da erabakia!

El pueblo tiene la palabra y el pueblo ha decidido.

 

 

 

 

 

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*