NAFARROAKO EH BILDUK JAZARPEN JUDIZIALA SALATU DU

elkarteratzea-epaitegiakAroztegiaren oposizioaren kontrako jazarpen judizialaren salaketa:

Ostegun honetan, epaitegietara deituak daude Baztango egungo alkate Joseba Otondo eta alkate ohia Garbiñe Elizegi, Aroztegiako proiektua sustatzen duen enpresak salatuta.

Adolfo Araiz, EH Bilduko bozeramaleak adierazi duenez “EH Bilduk bi hautetsiekiko elkartasuna adierazteaz gain, enpresaren jarrera salatu nahi du, epaitegien bitartez, jazarpen judizal eta politikoaren bidez, Aroztegiaren inguruko eztabaida zikindu eta herriak azaldutako borondatearen gainetik berea asmoak inposatzeko bidea egin nahi duelako”.

Nafarroako EH Bilduk Aroztegiako proiektu espekulatiboaren kontrako jarrera berretsi nahi du jarraitu du Araizek,  “ezin baitugu ahaztu proiektu honek atzean dituen helburu urbanistiko eta inmobiliarioak, turismoa eta kirola sustatuko dituelaren aitzakiarekin estalita. Baztango herritarrek ezetz esan diote egitasmoari, ez soilik hautetsien bitartez, baita ekainean egindako herri galdeketan izandako erantzunarekin”.

Horrexegatik ez dugu onartzen epaitegien bidez lortu nahi duten jazarpen eta txantai politikoa” esan du Adolfo Araiz bozeramaleak, “hemen prebarikaziorik egon bada, PSIS-a onartu zenean izan delako, UPNren Gobernuaren azken egunetan, azkar eta presaka onartuta. Horrexegatik, eta bukatzeko, Nafarroako egungo Gobernuari eskatzen diogu, ez dezala UPNk inposatutako tranpa hau onartu, gelditu ditzala Aroztegiako proiektua aurrera eramateko pausu administratiboak eta ireki dezala Baztango biztanleekin elkarrizketa bidea”.

EZ GAUDE SALGAI

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*