PALACIO DE AROZTEGUIA, S.L. DEMOKRAZIA MEHATXATZEN / PALACIO DE AROZTEGUIA, S.L. AMENAZA A LA DEMOCRACIA

salaketak-prentsaurrekoa

PALACIO DE AROZTEGUIA, S.L. DEMOKRAZIA MEHATXATZEN

2016ko urtarrilaren 27an herri galdeketaren aldeko ekimen bat aurkezteko prentsaurreko bat eman genuelarik, ez ginen ohartuak Palacio de Arozteguia S.L. promotorak herritarren iritzia biltzearen kontra judizialki jotzeko hartua zuen deliberamenduaz.

Zantzuak izan baziren. Hilabete batzuk lehenago Palacio de Arozteguia S.L. promotorak Garbiñe Elizegi alkate ohiari 36.000 €ko kalte ordaina eskatu zion “pelotazo urbanistiko” erramoldea erabiltzeagatik. Erramolde arrunta zen karrikan, komunikabideetan, nola zirkulu politikoetan. Aroztegiako kasuan kolpe batez, bozketa bakar batean, 330.000 eurotik ia 9 milioiko balio izatera pasatu izanari egiten zion erreferentzia erramoldeak. Salaketa gertaera isolatu gisa ulertu genuen, mendeku nahia pertsonalizatua. Harrokeria eszenaratu bat.

Aroztegiako proiektua herri galdeketaren bidez konpontzeko saiakera bere bidea egiten ari zen. Herri galdeketaren aldeko aldarria hedatzen ari zen eta ezkutatu ezin zen indarra hartu zuen: 1.500 laguneko manifestazioa, kontsulta eskaera ezkerreko talde parlamentarioen aldetik, gizarte zibileko eragileen agerraldia, Bailarako Batzar Nagusiaren babesa, sinadura bilketa…eta data finkatu zen ekainaren 5ean Herri Galdeketa egiteko.

Hilabete lehenago, maiatzaren 6an hasi ginen, hasmentan aipatutako prentsaurrekoa eman genuen 7 herritarrak zigor kereilak jasotzen: etorkizun beltzaren mehatxua, beldurraren gutuna. 50.000€ko kalte ordainaren eskaria, ezusteko galanta, batez ere, kontuan hartuta herritarren iritzia biltzea bertzerik ez genuela eskatzen. Baina lehenbizikoak izan ginen, irteera tiroa eszenifikatu zutenak eta ordaindu behar genuen ausardia, herritarren iritzia publikoki eskatzeko ausardia.

Mehatxua ez zen guretako bakarrik, maiatzaren 9an Garbiñe Elizegi Baztango alkate ohiaren eta Joseba Otondo egungo alkatearen aurka Palacio de Arozteguia SL enpresa sustatzaileak jarritako salaketa onartu zuen epaitegiak, prebarikazio delitua egotzita. Baztango ordezkariak ere jo puntuan zituen Palacio de Arozteguia S.L. promotoreak.

Eta segidan, maiatzaren 11n, Manu Ayerdi Gobernuko lehendakari ordea Aroztegiako eremuan zen, komunikabideen aitzinean, proiektua berea edo Nafarroako Gobernuarena balitz bezala azaltzen eta defendatzen. Gure aurkako 50.000 € ko eskaeraz hitz erdirik ere ez. Baztango ordezkarien aurkako salaketari buruz deus ez!

Mehatxua praktikarat; mugitzen dena paretarat, barkatu epaitegietarat.

Maiatzaren 13an izan zen guretako kontziliazio aktoa deitzen dena Elizondoko epaitegian. Herritarren babesa presente izan genuen. Berriz ere, eskermila guztiei! Palacio de Arozteguia S.L. promotora berriz, agian Manu Ayerdiren aldetik jasotako neurrigabeko babesagatik, agian berezkoa dutelakoz edo biak batera, bere eskaeran tematu zen: demanda aitzin eta 50.000€ko kalte ordainen eskaera. Gu ere gurean tematu beharko ba!. Herritarren hitza bilatzea ezin inoiz eta inon errudun agertzeko arrazoia.

Beti ere, ekainaren 5ean herri galdeketa egin zen. Prozesu garbia eta emaitza argia (nabarmen irabazi zuen proiektua gelditzearen aldeko jarrerak) baina ez gara prentsaurreko honetan horri buruz aritzerat etorri.

Etorri gara argitzerat Palacio de Arozteguia S.L. promotereak bere demanden mehatxupean gauzkala, oraindik horrela jarraitzen baitigu urte hasmentako prentsaurrekoa eman genuenok, eta Alkate eta Alkate ohiaren aurkako prozesuak jarraitzen duelakoz oraindik ere.

Palacio de Arozteguia S.L. promotereak beldurtuta nahi gaitu eta isilik bere proiektu urbanistiko espekulatzaileak aitzina pausoak eman bidenabar.

Beldurtuta badakielakoz mehatxurik gabeko baldintzetan ez zelakoz inondik ere onartuko beren proiektu espekulatzailea. Beldurtuta gure burua bertzerik kontuan ez hartzerat muga gaitezen. Beldurtuta edozein izan daitekeelakoz demandatua. Beldurtuta zatitu gaitezen aise manejatzeko. Beldurtuta gure odolean ezagutzen dugulakoz sosaren indarra.

Eta isilik. Isilik badakielakoz informazioa eta ideien eztabaida beldurraren aurkako txertorik eraginkorrenak direla. Isilik, zabaldu ez dadin, oraindik ez dela epaitegietan erabaki, proiektuak legalki baldintza guztiak betetzen ote dituen. Isilik ez duelakoz zabaltzea nahi lurren birkalifikazioa lortu zuen garaian udaleko abokatua zena gerorat enpresaren abokatua ere bazela aitortu zuela. Isilik, pentsa dezagun gure herrian ez den bitartean…, isilik agian krisia ez da pasatzen ari eta eskertuko didate ahoa zabaldu ez izana.

Berriki Isabel Elizalde kontseilariak ttipi-ttapa aldizkarian egindako elkarrizketan adierazi zuen: “Herritar batzuk kontra agertu dira, bertze batzuk alde eta bertze aunitzek ez dute deus ere erran”. Zer egin du berak bere postuak ematen dion pribilegiotik herritarrek libreki adierazi dezaten beren iritzia? Zer erran du enpresak mehatxatutako herritar eta herri ordezkarien alde? Zergatik merezi du horrelako begirunea herritarrak eta herri ordezkariak mehatxatzen dituen enpresa baten proiektuak? eta hain gutxi baztandarrek serioski eginiko herri galdeketa eta protestek?

Zer ulertu behar dugu erraten duelarik “Garapen urbanistiko hori, beharbada, sobera handia da zonalde horretarako, baina ikusiko dugu garapen hori nola egiten duten”. Garapen urbanistiko hau ez da onargarria, baina baimen guztiak lortzen dituztenean nahi dutena eginen dute. Punto. Horra paketea baztandarrendako.

Urte hasmentan, ilbeltzean, eman genuen herri galdeketaren aldeko prentsaurreko hura, 11 hilabeteren buruan, abenduan, hemen gaude, herri galdeketa egina, elkarrekin izateko gogoz, Lekarozko herriarekin bat jarraitzeko asmoz eta gure erakundeen gainetik pasatu nahi dutenei aurre egiteko prest!

Elkarlana, Elkartasuna eta Elkarbizitza baztandar librez osatutako Baztan aske batendako zutabeetako hiru.

Aroztegia gelditu!!!


PALACIO DE AROZTEGUIA, S.L. AMENAZA A LA DEMOCRACIA

Cuando el 27 de enero de 2016 convocamos una rueda de prensa para presentar una iniciativa promoviendo una consulta popular, no nos percatamos de la decisión que había tomado Palacio de Arozteguia, S.L. de atacar judicialmente la decision de conocer la opinion de la población afectada por el proyecto.

Aunque existian indicios para ello, ya que unos meses antes la promotora Palacio de Arozteguia S.L. había reclamado a la ex-alcaldesa Garbiñe Elizegi una indemnización de 36.000 € por utilizar el término “pelotazo urbanístico”. Un término de uso común, en la calle, en los medios de comunicación, así como en el círculo político. En este caso, el término hacia referencia a haber incrementado el valor de un terreno de 330.000 euros a 9 millones de la noche a la mañana. Entendimos esta denuncia como un hecho aislado, la sed de venganza personalizada. Una bravuconada escenificada.

El intento de solucionar el conflicto del proyecto de Aroztegia a través de una consulta popular estaba encaminada. La reivindicación de una consulta popular se estaba extendiendo y estaba tomando una dimensión imposible de ocultar: una manifestación de 1.500 personas, la petición de consulta por parte de los partidos de izquierdas, comparecencias de agentes sociales, el apoyo de la Junta General del Valle, recogida de firmas,…y se fijó la fecha para realizar la consulta el 5 de junio.

Un mes antes, el 6 de mayo fue cuando las 7 personas que tomamos parte en la rueda de prensa antes citada comenzamos a recibir las demandas: cartas de un futuro negro, cartas del miedo. Peticiones de indemnizaciones de 50.000€, menuda sorpresa, sobre todo, teniendo en cuenta que lo único que pedíamos era que se tuviera en cuenta la opinión de la población. Pero fuimos las primeras, las que escenificamos el pistoletazo de salida, y teníamos que pagar por nuestra osadía, la osadía de solicitar publicamente la opinión de la gente.

La amenaza no era solamente para nosotras, el 9 de mayo se admitió a trámite la demanda interpuesta por Palacio de Arozteguia, S.L. contra Garbiñe Elizegi, ex-alcaldesa y Joseba Otondo actual alcalde acusandoles de prevaricación. La promotora Palacio de Arozteguia S.L. tambien colocaba la diana sobre representantes del valle.

Acto seguido, el vicepresidente de gobierno, Manu Ayerdi estaba en el paraje de Aroztegia, ante los medios de comunicación explicando el proyecto como si fuera suyo o del Gobierno de Navarra. Ni una palabra sobre las demandas con peticiones de 50.000 euros contra nosotras. Ni una palabra sobre las demandas interpuestas contra representantes del valle!

La amenaza puesta en práctica; la que se mueva al paredón, perdon, al juzgado.

El 13 de mayo fue lo que se denomina el acto de conciliación en el juzgado de Elizondo. Tuvimos el apoyo de la gente muy presente. Una vez más, gracias! La promotora Palacio de Arozteguia S.L. en cambio, a lo mejor por el apoyo incondicional recibido por Manu Ayerdi, o a lo mejor porque lo llevan dentro, o las dos, insistió en su petición: la demanda sigue para adelante y reclamación de 50.000 euros. Pues nosotras tambien insistimos, o que? Pedir darle la voz al pueblo nunca y en ninguna parte va a ser un motivo para declararnos culpables.

De todas maneras el 5 de junio la consulta popular se llevó a cabo. Un proceso limpio con un resultado claro (la postura en contra del proyecto fue mayoritaria) pero no hemos convocado esta rueda de prensa para hablar de eso.

Venimos a aclarar que la promotora Palacio de Arozteguia S.L. , nos tiene bajo la amenaza de sus demandas, porque todavía continuan los procesos iniciados contra todas nosotras y contra el alcalde y la ex-alcaldesa.

La promotora Palacio de Arozteguia S.L. nos quiere con miedo y calladas mientras sigue con la tramitación de su proyecto urbanistico especulador.

Con miedo, porque saben que en un escenario sin amenazas nunca se hubiera aprobado su proyecto especulador. Con miedo para que solamente no nos preocupemos de nosotras mismas. Con miedo porque cualquiera puede ser demandada. Con miedo para crear división y manejarnos más facilmente. Con miedo porque conocemos hasta donde llega el poder del dinero.

Y calladas. Calladas porque saben que la información y el debate de ideas es el antídoto mas eficaz contra el miedo. Calladas, para que no se sepa que está pendiente que los tribunales se pronuncien sobre la legalidad del proyecto. Calladas, porque no quieren que se sepa que el abogado del ayuntamiento cuando se consiguió la recalificación de los terrenos mas tarde confesó ser tambien el abogado de la empresa promotora. Calladas, para que pensemos mientras no sea en mi pueblo…, calladas a lo mejor la crisis no está pasando y me agradecerán no haber abierto la boca.

Recientemente, la consejera Isabel Elizalde en una entrevista publicada por la revista ttipi-ttapa dijo: “ Algunas personas se han mostrado contrarias, otras a favor y muchos otros no han dicho nada.” ¿Qué ha hecho ella desde su posición de privilegio para que la gente exprese libremente su opinión? ¿Qué ha dicho a favor de las personas y representantes amenazadas por la empresa? ¿Porque merece tanto miramiento un proyecto de una empresa que amenaza a la población y a sus representantes? ¿y tan poco miramiento una consulta popular realizada seriamente por los baztandarras?

¿Que tenemos que entender cuando dice: “Ese desarrollo urbanístico, a lo mejor, es demasiado grande para esa zona, pero ya veremos como llevan a cabo ese desarrollo.”? Ese desarrollo no es aceptable pero cuando consiguen todos los permisos pueden hacer lo que les da la gana. Punto. Toma paquete para Baztan.

Al principio de año, en enero, hicimos aquella rueda de prensa a favor de la consulta popular, 11 meses más tarde, en diciembre, seguimos aquí, la consulta realizada, con ganas de encontrarnos, con ganas de seguir trabajando con el pueblo de Lekaroz, y preparadas para enfrentarnos a todos aquellos que quieran saltarse nuestras instituciones!

Trabajo colectivo, solidaridad y convivencia, tres pilares para un Baztan libre habitado por personas libres.

Aroztegia gelditu!!!

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*