Lekaroz Herriak ezetza eman zion Aroztegia proiektuari Herri-kontsultaren bitartez. Lekaroz mediante consulta popular dijo no al proyecto de Aroztegia

 Azpimarragarria da Baztango Udaletxeak Aroztegiako lurren birkalifikazioari hasierako onespena eman izana, aitzinetik Lekarozko herriari iritzia galdegin gabe.

 Galdeketaren ekimena herritarren artetik sortu zen. Horretarako, herritarren artean sinadura bilketa egin zuten, eta sinadurak eskuan, herriko alkate-juradoari, 2 galdera hauek zituen galdeketa eskatu zioten:

 –          Aroztegiako lurretan udaletxeak onartu duen lurren birkalifikazioarekin ados zaude?

 –          Birkalifikazioaren kontra eta deslindeak egiteko beharrezkoak diren helegiteak egiteko abokatua kontratatzearen alde zaude?

 

 BAI:  35     EZ:  90     XURI:  10     DENERA:  135

.

BAI:  86     EZ:  40     XURI:      DENERA:  135

.

Aipagarria da galdeketa deitu aitzinean, herriko alkate-juradoak udaletxeari sinadura emaileen zerrenda pasatu ziola.

Bertzetik, galdeketaren bezperan, Palacio de Aroztegia S.L. enpresak, beren egitasmoaren berri emateko bilera informatiboa antolatu zuen herrian. Bileraren sarrera, herriko alkate-juradoak egin zuen.

Baldintza horietan bozketa egin zen, galdera bakoitzari honako erantzuna emanez.