Ingurugiro Departamentuak ez du sinisgarritasunik

AROZTEGIAKO INGURUGIRO ERAGIN AZTERKETAZ MINTZO DEN PRENTSARAKO OHARRA

  1. Nafarroako Gobernuko Ingurumen departamenduak ingurugiro eragin azterketari eman dion ongi-ikusiak, zoritxarrez, ez gaitu bat ere harritzen. Nafarroako Gobernuaren eta haren departamendu desberdinen jokamodua horrelako egitasmoetan, enpresen interesen araberakoa izan da beti. Orain berean, Zilbeti aldean Garrantzi Komunitariko Tokian (LIC erdaraz) eta Zainketa Bereziko Eremuan (ZEC erdaraz), magnesita bilatzeko zundaketak baimendu ditu, ondotik, 30 hektareako harrobia irekitzeko; beren ingurugiro eragin parametroen arabera, guztiak ere onargarriak.  Ingurugiro departamenduaren sinisgarritasuna afera hauetan bere egintzek erakusten dute, eta egintzek diotenez, ez du bat ere sinisgarritasunik.
  2.  

  3. Bertzalde,  bere garaian salatu genuen moduan Aroztegiako egitasmoak ingurugiro ondorioak izanen baditu ere, garbi utzi nahi dugu ez dela preseski ingurugiroari buruzko kontua, auzi sozial bat baizik. Ez gaitzatela nahasi, kontua hau da: Baztanen herri berri bat nahi dugu? Baztanek 252 etxebizitza gehiago behar ditu 850 hutsik dituelarik? Baztango garapen urbanistikoa arautzeko Udal Plan bat indarrean egonik, ze zentzu du planetik kanpo eremu ez-hirigarrian 252 etxebizitza berri egin nahi izatea? Erran bezala afera sozial bat da eta bertan eztabaidatzen dena ze herri eta bailara eredu nahi dugun da: espekulatzaile diru-gose batzuek nahi dutenaren araberakoa, edo herritarren beharren araberakoa.
  4.  

  5. Ildo horretan garbi utzi nahi dugu Aroztegiako egitasmoa baimentzeko ardura osoa Baztango udalarena dela, eta ingurugiro eragin azterketaren ebazpenaren gainetik egitasmoari ezezkoa eman diezaiokela. Horrela, baztandarren interesen araberako herri eredu baten aldeko hautua egin dezake, nahiz eta  zoritxarrez, espekulatzaile diru-gose batzuekin aliatu dela iduri duen. Beti ere, honen haritik bi kontu azpimarratu nahi ditugu: 

    –    Orain artioko prozesu guztia ixilpean eramaten ari direla, eta horrek biziki kezkatzen gaituela, zeren Aroztegiakoa hain ona baldin bada, zergatik ez dute konplexurik gabe horren berri lau haizeetara ematen? 

    –    Lekarozko herritarrek herri-galdeketan egitasmoaren kontrako jarrera agertu zuten, baina udaletxeak herritarren errana hanka-tartetik pasatu du. 
  6.  

  7. Aroztegiako egitasmoa baztango interesen kontrakoa dela erran nahi dugu berriz ere, eta azken aldian hain arruntak egin diren pelotazo urbanistiko horietako bat bertzerik ez dela, hori bai, sustatzaileak ederki aberastuko dituena, baina  baztango lurraldearen desegituraketa eta ondorio sozial sakonak ekarriko dituena. Horregatik, egitasmoa gelditzeko eskatzen dugu, orain hilabete eta erdi baztango eragile sindikal, sozial, kultural eta politiko desberdinek egindako eskaria berretsiz.

 Baztanen 2010eko maiatzaren 4an                            AROZTEGIA… ETA GERO ZER?

 

 

NOTA DE PRENSA VALORANDO LA APROBACIÓN DE INCIDENCIA AMBIENTAL DEL PROYECTO DE AROZTEGIA

  1. La aprobación del estudio de incidencia ambiental del proyecto de Aroztegia, por parte del departamento de medio ambiente del Gobierno de Nafarroa, por desgracia, no nos ha sorprendido. La actuación del Gobierno de Nafarroa y los diferentes departamentos en proyectos de este tipo, siempre ha ido de la mano de los intereses empresariales de turno. Ahora mismo, han permitido una campaña de sondeos en Zilbeti con el objetivo de valorar una futura mina de magnesita en un paraje catalogado como Lugar de Importancia Comunitaria y Zona de Especial Conservación; por lo visto, de acuerdo a sus parámetros de lo ambientalmente admisible resulta permisible. La credibilidad del departamento de medio ambiente en estas cuestiones, tal como demuestran los hechos, es práctimente nula.
  2.  

  3. Por otro lado, queremos dejar claro que más allá de las afecciones ambientales que pueda generar el proyecto de Aroztegia y que en su día los señalamos, nos encontramos ante una cuestión y un debate social. El debate de fondo es el siguiente: con 850 viviendas vacias en Baztan y con un Plan Municipal en vigor que regula y ordena el desarrollo urbano del valle, que sentido tiene hacer 252 nuevas viviendas en suelo rústico? Tal como hemos afirmado, se trata de un debate social sobre el modelo de valle que queremos, si un modelo diseñado para las apetencias de unos ávaros especuladores, o un modelo que encaje con los intereses de la población.
  4.  

  5. En ese sentido es preciso aclarar que le corresponde al ayuntamiento de Baztan la aprobación del proyecto de Aroztegia. El estudio de incidencia es un trámite administrativo necesario, pero no supone que tenga que aprobarse el proyecto. Así, es necesario resaltar que la última paralabra le corresponde al ayuntamiento de Baztan, y que por lo tanto, dispone de una oportunidad de oro para optar por un modelo de valle basado en los intereses de los baztandarras, en vez de unirse a iniciativas especuladoras de graves consecuencias sociales. En ese sentido quisieramos apuntar dos cosas:

    –    Que hasta ahora todo el proceso lo han intentado llevar en silencio, y que eso nos llama mucho la atención, ya que si se trata de un proyecto tan bueno como dicen, ¿por qué no lo airean a los cuatro vientos?

    –    Que las vecinas y los vecinos de Lekaroz ya mostraron en su día en consulta popular su rehazo al proyecto de Aroztegia, pero que el ayuntamiento de Baztan se ha pasado por el Arco del Triunfo la opinión de los vecinos del pueblo.:
  6.  

  7. Para finalizar, queremos recalcar que el proyecto de Aroztegia no responde a los intereses de Baztan, que no se trata más que de un pelotazo urbanístico al uso en beneficio de sus promotores, eso si, a cuenta de la desestructuración del territorio de Baztan, y con profundas consecuencias sociales. Por eso, solicitamos la paralización del proyecto, tal como lo solicitaron hace cosa de mes y medio diferentes agentes sindicales, sociales, culturales y políticos del valle.

AROZTEGIA… ETA GERO ZER?                    Baztanen 2010eko maiatzaren 3an