Bizikleta ibilaldi arrakastatsua !!

BIZIKLETA MARTXA ARRAKASTATSUAK EGITASMOAREN KONTRAKO BORROKAN ALDI BERRI BAT IREKI DU

Larunbatean, Aroztegia…eta gero zer? Taldeak deituta Aroztegiako egitasmo urbanistiko eta espekulatzailea geldiarazteko bizikleta martxa arrakastatsua egin zen. Tropel jendetsua, alaia eta koloretsua osatu zen, eta  Elizondo eta Lekaroz arteko bidea egin zuten. Jendearen parte hartze mailak egitasmo honen inguruan dagoen desadostasun eta aurkakotasunaren neurria erakusten du. Halaber, orain artioko informazio eta sozializazio lanek euren emaitzak eman dituztela eta horren ondorioz, herritarren artean kontzientzia piztu eta herri-mobilizazioen aldia abiatzeko tenorea iritsi dela.

Nolanahi ere, herritarren artean egitasmoak duen aurkakotasuna lehendik ere agerian gelditu zen. Zeren Lekarozen egin zen herri galdeketan parte hartzaileen %67 egitasmoa ahalbidetuko zuen lurren birkalifikazioaren kontra agertu baitzen. Gainera, martxoaren erdi aldean, baztango hamabortz eragilek proiektua behin behinean gelditzeko eskatu bidenabar, haren gaineko herri-eztabaida galdegin zuten. Atxekitutako taldeen artean aipagarria da Euskal Herriko gehiengo sindikala osatzen duten sindikatuak zeudela (EHNE, eta Baztan-Bidasoako ELA eta LAB), eta baztango bertze eragile erreferentzialak ere bai.

Egitasmoaren inguruko desadostasuna hasieratik agerikoa izan bada ere, NaBai buru duen baztango udaletxeak egiasmoarekin itsuki aitzinerat jarraitzen du, herritarren iritziari bat ere kasurik ere egin gabe, eta modu horretan interes pribatu espekulatzaile-urbanistikoekin bat eginez. Ildo horretan beharrezkoa da egitasmoaren ezaugarriak laburki bada ere, bertze behin oroitaraztea: Lekarozko Aroztegia eremuan, 40 hektareako lur ez hirigarrian eta Udal Planetik kanpo, 252 etxebizitza egin nahi dituzte, golf belagia eta luxuzko hotela eraberritutako jauregi zahar batean. Funtsean, solasak solas, hirigintza egitasmo bat bertzerik ez da, pelotazo arrunt bat. Bertzalde, hirigune berri horrek 750 pertsonako bizigune berria sortuko lukeela aipatu behar da, baztango 16. herria izanen litzatekeena. Etxebizitzen %38 hutsik edo bigarren etxebizitza den testuinguru batean arrontean ulergaitza. Guzti horrek, bistan denez, jendarte, lurralde eta ekonomia mailan ondorio larriak eta gibelerat bueltarik gabekoak ekarriko lituzke.

Bertzalde, lehengo ortziral eta larunbat gaua bitartean gertaturikoa salatu nahi dugu, zeren,  Elizondoko gaztetxean Aroztegiako egitasmoa salatzen zuen pankarta erre baitzuten ezezagun batzuk. Ekintza hori azken aldian Aroztegiari buruzko informazioa karriketatik desagarrerazteko abiatu duten testuinguruan kokatzen dugu, eta horrek, egitasmo honen izaera inposatzailea, bertze behin, agerian uzten du. Aipatzekoa da, halaber, ekintza horrek gaztetxea bera arriskuan paratu zuela.

Orain artio errandakoaren haritik, egitasmoaren kontrako gure jarrera berresten dugu, eta gainera, larunbateko ibilaldi arrakastatsuak akuilaturik, egitasmoaren kontrako lanean aldi berri bat iragartzen dugu, herritarren mobilizazioa oinarri izanen duena.

Baztanen, 2010eko maiatzaren 24ean,                 AROZTEGIA… ETA GERO ZER?

 

 

LA EXITOSA MARCHA CICLOTURISTA ABRE UN NUEVO TIEMPO EN LA OPOSICIÓN AL PROYECTO DE AROZTEGIA

El sábado, convocados por el colectivo Aroztegia… eta gero zer? y con el objetivo de reclamar la paralización del proyecto urbanístico-especulativo de Aroztegia se celebró una vistosa marcha cicloturista entre Elizondo y Lekaroz conformada por un espectacular pelotón alegre y colorido. Vista la respuesta de la gente, una vez más,  el desacuerdo y la oposición que genera este proyecto ha quedado en evidencia.  Del mismo modo, se puede concluir que el trabajo de información y socialización del tema que se ha realizado durante los meses anteriores están dando sus frutos, en ese sentido, el éxito de la marcha es un fiel reflejo de ello. A su vez resulta notorio que la población es cada vez más consciente de las dimensiones del proyecto y de las consecuencias que generara todo ello, lo que está creando las condiciones necesarias para pasar a un nuevo ciclo en la oposición al proyecto, un ciclo basado en la movilización popular.

En cualquier caso, la oposición al proyecto ha sido bien nítida desde el comienzo. Así, en la consulta popular celebrada en Lekaroz, el 67% de los participantes se mostró en contra de la recalificación que permitiría la realización de dicho proyecto. Además, a mediados de marzo, quince agentes referenciales de Baztan, entre ellos los sindicatos que conforman la mayoría sindical vasca (EHNE, y ELA y LAB de Baztan-Bidasoa) solicitaron la suspensión del proyecto y la apertura de un debate popular sobre el tema.

Aunque el desacuerdo al proyecto es manifiesto, el gobierno municipal de Baztan con NaBai a la cabeza, ha optado por hacer oídos sordos al clamor popular, alineándose así con unos intereses privados urbanístico-especulativos. En este punto, conviene recordar que estamos hablando de un proyecto a realizar en el paraje de Aroztegia en Lekaroz, en una finca de 40 hectáreas no urbanizables y fuera de lo programdo en el Plan Municipal. El proyecto prevé la construcción de 252 nuevas viviendas, un campo de golf y un hotel de lujo en el antiguo palacio de Aroztegia. Esta urbanización, con alrededor de 750 habitantes va a convertirse el el decimosexto pueblo de Baztan. Conviene recordar que el 38% del parque de vivienda de Baztan está vacía o es segunda residencia. Todo lo anterior va a generar una graves e irreversibles consecuencias sociales, territoriales y económicas.

Por otro lado, quisieramos denunciar la quema de la pancarta que denunciaba el proyecto de Aroztegia y que colgaba del gaztetxe de Elizondo, durante la madrugada del viernes y el sábado. Esta acción la enmarcamos dentro de la persistente e intensa campaña de intentar retirar de la calle todo tipo de información crítica y de denuncia sobre el proyecto. Todo ese modo de actuar y la cerrazón a escuchar a lo que dice el pueblo son claros indicativos del carácter impositivo de dicho proyecto. En cualquier caso, queremos subrayar que la quema de la pancarta puso en peligro al propio gaztetxe y que las consecuencias hubieran podido ser mucho peores.

Dicho todo lo anterior, nos reafirmamos en nuestra oposición del proyecto. Además después de la exitosa marcha del sábado, plateamos un nuevo ciclo en la oposición al proyecto basado en la mobilización popular.

Baztanen 2010eko maiatzaren 24ean                      AROZTEGIA… ETA GERO ZER?