taldearen aurkezpena (09-12-17) prentsaurrekoa presentacion plataforma

Agerraldi honen bidez, Lekarozko Aroztegiako egitasmoaren kontra agertu bidenabar, Baztango jendartearendako eta inguruarendako espekulatzailea, xehatzailea eta neurrigabea den egitasmo hau geldiarazteko AROZTEGIA… ETA GERO ZER! taldea antolatu dugula jakinarazi nahi dugu.

Egitasmo honetan Aroztegiako eremuan hirigarriak ez diren mendi-mazel, baso, muino eta larre desberdinetan, hutsetik, 252 etxebizitza egin nahi dira, eta, horrek, mendi ingurune batean  750 biztanleko populazio-gune berria sortuko luke. Hala, orain artioko Baztango lurraldearen antolaketarekin hautsiko litzateke, eta Baztango garapen eta bilakaera arrunta baldintzaturik geldituko litzateke. Lekarozek gaur egun 300 biztanle dituela erran behar da, eta Baztanen 15 herri daudela eta 7800 biztanle.

Halaber, 2001eko zentsoaren arabera Baztanen 850 etxebizitza hutsik zeudela kontuan hartu behar da (etxebizitzen %22), eta momentu hauetan Babes Ofizialeko Etxeak desklasifikatzen ari direla merkatu librean saldu ahal izateko. Testuinguru horretan, zergatik egin nahi dute halako etxeketa?

Dudarik gabe, jokaldi honekin bilatzen dutena alimaleko PELOTAZO bat da. Aroztegia erosi zutelarik, hango lurrak ez-hirigarriak ziren. Orain, hirigarri gisa sailkatzeroan, lur horien balioak merkatuko banaz bertzeko prezioak kontuan hartuz bider 23 egin du, eta, horrela, eremu horren balioa 8.800.000 euro ingurura iritsiko litzateke (1.400 milioi pezeta).

PELOTAZOARENAK, bertzalde, ez gaitu bat ere harritzen; zeren egitasmoaren bulkatzailea den ” Palacio de Arozteguia “-ko nagusiak nor diren begiratzerakoan, parte hartzaile handiena (%50) Inmobiliria-Caixa Galicia dela ikus baitaiteke. Bertze erdian partikular desberdinak daude. Aroztegia, hortaz, zer da, euren bezeroendako inbertsio errentagarri bat? Lehen Levanten egiten zituztenen bertsio berdea?

Proposatzen zaiguna hau da: Baztango etxebizitzen beharrarekin eta baztango egiturarekin, lurraldearekin eta nortasunarekin deus ikustekorik ez duen egitasmo urbanistiko bat, batzuen kontu korrontea itsuski handitzeko.

Dudarik gabe, diru errazaren kulturan bizi gara,  azkeneko hamarkada horren erakusgarria izan da, baina oraingo krisia eta honen ondorioak ilusio faltsu horren egiazko neurria dira. Ildo horretan, hain modu zakarrean huts egin duen ereduan tantartzea aski kezkagarria da, eta, nolanahi den ere, funtsean, aurkezten zaigun logika beldurgarria da: zeren Aroztegiako urbanizazioa hain positiboa bada, zergatik ez egin horrelako 100?

Egitasmoaren inguruko solasak orain urte eta erdi hasi ziren. Denbora honetan udaletxea zergatik ez da herritarrekin bildu? Palacio de Aroztegia-ko ordezkariekin bai eta baztandarrekin ez? Bertzalde, aurtengo irailaren 7an NaBai buru duen Baztango udaletxeak UPNren babesarekin lurren birkalifikatzeko Udal Planaren “aldaketa puntualari” hasierako onespena eman zion. Gauzak horrela aski harrigarria iruditzen zaigu Iruñean, NaBai, Salesianoseko egitasmoaren kontra agertzea, hau espekulatzailea dela erranda, eta Baztanen Aroztegiakoa bulkatzea. Betiere, udaletxearen erabakiaren berri jakin eta gero, Lekarozen egin zen herri galdeketan %67 birkalifikazioaren kontra agertu zen (%26 alde, %7 xuri). Herritarren iritziak zenbat balio du? NaBai eta UPNko programetan non heldu zen halakorik? Halaber, orain gutti, Amaiurko herriak Aroztegiakoaren idurikoa zen Kisuako egitasmoari ezetz errran ziola oroitaraztea komeni da; zeren, egitasmo hauek,  bulkatzaileek diotena bezain onak badira, zergatik agertzen dira proeiktuak ukitutako herriak egitasmo hauen kontra?

Hala, lurren birkalifikatzeko  Udal Planaren aldaketa puntualari eman dioten hasierako onespenari, Lekarozko herriak aurkeztu dizkion alegazioak aski argigarriak dira:

–  Birkalifikazioa Baztango Udal Planaren “aldaketa puntualaren” bidez egiten ari dira, baina prozedura egokia Udal Planaren”berrikusketa” litzateke, aldaketa honek Udal Planak lurraldearen egitura orokorra eta organikoari buruz ezartzen dituen irizpideak aldatzen baititu.

–  Udal Planaren arabera eraiki ezin den lurretan eraikiko litzateke: baso-lurretan, %10eko malda baino gehiago tokietan, tontorretan,

–  Bide publikoak hartuko lituzke

–  Egitasmoko lur zati bat “erabilera publikoko” mendia da, eta, haren erabileraren aldaketa egiteko eskumena Nafarroako Gobernuarena da

–  Golf belagien bideragarritasun eskasa, eta nekazal ingurunean duten eragina. Ur-beharra, lur-azpiko uren kutsadura, pestiziden erabilera, ongarri kimikoak… Gaur egun Lekarozek ur-hornidura arazoak dituela…

–  Egitasmoko lur batzuetan sutea egon zen 2005ean, eta, lur horien erabileran aldaketa egitea salbuesten du

–  Egitasmo hauek ez dute balio enplegua sortzeko. Enplegu bakarra eraikuntza aldira mugatzen da, eta, promozio handiak direnez kanpoko eraikuntza enpresek egiten dute

–  2010eko ekainean POT2a onartuko da, eta, horren arabera, helburu partzial gisa etxebizitzen eraikuntza duten golf egitasmoak ez dira onartuko

–  Informazio publikora aurkezturiko esperndientean, espedienteak berak aipatzen dituen txostenak falta dira

Gauzak horrela, egitasmoak Baztan osorako edukiko dituen ondorioak kontuan hartuta, erabiltzen ari diren bideak eta prozedurak ikusita, baztango herri desberdinetako herritarrak AROZTEGIA… ETA GERO ZER? taldean antolatu gara, egitasmo hau geldiarazteko, eta bertze gisako Baztan bat behar dugula eta merezi dugula agertzeko.

AROZTEGIA… ETA GERO ZER?

Baztanen 2009ko abenduaren 17an

PRESENTACION PLATAFORMA (09-12-17) rueda de prensa

A través de esta comparecencia pública, queremos mostrar nuestro rechazo al proyecto de Aroztegia. Del mismo modo, queremos dar a conocer la creación del colectivo AROZTEGIA…ETA GERO ZER?, con el objetivo de paralizar dicho proyecto especulativo, agresivo y desmedido en relación a la sociedad, el medio y el futuro de Baztan.

En este proyecto se pretende construir una urbanización de 252 viviendas en suelo no-urbanizable que se extiende entre laderas y bosques, en un entorno natural donde no existe edificación alguna. De llevarse a cabo esta urbanización, estarí­amos hablando de un nuevo núcleo de población de aproximadamente 750 habitantes. Todo ello acabarí­a con la estructura territorial  de Baztan que conocemos, por lo que condicionarí­a gravemente el desarrollo y la evolución del valle. Cabe recordar que en la actualidad Lekaroz tiene 300 habitantes y que Baztan está constituido por 15 pueblos y tiene 7800 habitantes.

A su vez, de acuerdo al censo del 2001, en Baztan hay alrededor de 850 viviendas vací­as (22% del parque de vivienda). Además, en estos momentos se ha procedido a la desclasificación de VPO para su posterior venta en el mercado libre, por falta de compradores de VPO… En este contexto, ¿a qué viene la construcción de más vivienda?

Sin duda alguna, lo que se plantea en esta jugada es un jugoso PELOTAZO. Cuando se hicieron con Aroztegia, las alrededor de 40 hectáreas de la finca eran suelo no urbanizable. Ahora, si se recalifican como suelo urbanizable, considerando la media de los precios del mercado, el valor de los terrenos se multiplicaría por 23; así­, el valor de los terrenos podrí­an rondar los 8.800.000 de euros (1.400.000 de pesetas).

Evidentemente lo del PELOTAZO no nos sorprende; basta observar que detrás de la promotora “Palacio de Aroztegia” se encuentra con el 50% de la acciones Inmobiliaria-Caixa Galicia. El resto está participado por diferentes particulares. Por lo que parece, al hablar de Aroztegia, lo que algunos están planteando no es más que una inversión rentable para sus clientes. Lo mismo que se ha hecho en Levante pero en vez de mar, verde.

Lo que se nos propone, en definitiva, en lo siguiente: un proyecto urbaní­stico que no responde a las necesidades de vivienda del valle, y que no tiene nada que ver con la estructura ni el carácter de Baztan, para que algunos, eso sí, vean aumentado su cuenta corriente de un modo obsceno.

Vivimos, sin duda, en la cultura del dinero fácil. De hecho, la última década ha sido un fiel reflejo de todo ello, sin embargo, la crisis actual, está mostrando crudamente las consecuencias de aquella falsa ilusión. Preocupa, por lo tanto, este empecinamiento en un modelo que ha fallado estrepitosamente, y del que todaví­a no se han visto sus últimas consecuencias. En cualquier caso la lógica de lo que nos plantean es terrible, ya que si lo de Aroztegia es tan positivo, lo consecuente será hacer 100 Aroztegias en el valle, terreno y rincones con encanto no faltan.

Los rumores acerca del proyecto comenzaron hace cosa de año y medio. En este tiempo, el ayuntamiento no ha encontrado ni un momento para reunirse con las vecinas y con los vecinos; si bien, con la promotora del proyecto ha habido una comunicación permanente. El 7 de septiembre de este año, el ayuntamiento de Baztan gobernado por NaBai y con el apoyo de UPN, acordó la aprobación inicial de modificación puntual del Plan Municipal. En este punto, resulta curiosa la actuación de la coaliación NaBai, ya que mientras en Iruñea se opone al proyecto de Salesianos por el carácter especulativo de este, aquí no tiene reparo alguno en hacer lo contrario. En cualquier caso, en la consulta popular realizada en Lekaroz una vez se conoció dicho acuerdo, el 67% de las vecinas y los vecinos se mostró en contra de la recalificación propuesta (26% a favor, 7% en blanco). ¿Cuanto vale la opinión del pueblo? ¿En el programa de NaBai y UPN donde venía lo de Aroztegia? Cabe recordar que el pueblo de Amaiur también se mostró en  contra de un proyecto similar en el paraje de Kisua, hace pocos años. Resulta extraño que proyectos tan positivos, en boca de ellos, conciten tamaño rechazo por las poblaciones afectadas.

Por otra parte, y al hilo del proceso de modificación puntual del Plan Municipal, las alegaciones presentadas por el Batzarre de Lekaroz son muy ilustrativas:

–  El proceso de recalificación se está llevando a cabo a través de una “modificación puntual” del Plan Municipal vigente. Sin embargo el procedimiento debería de ser una “revisión” del Plan Municipal, ya que altera los criterios de la estructura general y orgánica del territorio.

–  De acuerdo al proyecto se edificaría en suelo restringido por el Plan Municipal: zonas de cresta, suelos de más del 10% de pendiente, se procedería a talas de arbolado…

–  Afectaría a caminos públicos

–  Una de las zonas afectadas en “Monte de utilidad pública”, por lo que el cambio en los usos de ella compete al Gobierno de Nafarroa

–  La escasa viabilidad de los campos de golf, y las afecciones que generan en los entornos rurales. La cantidad de agua que utilizan los campos de golf, la contaminación de acuí­feros, el uso de pesticidas… Además hay que tener en cuenta que Lekaroz en la actualidad tiene problemas de abastecimiento de agua.

–  Una de las zonas afectadas sufrió un incendio en el 2005. La ley no permite el cambio de uso en dichos suelos

–  Estos proyectos no sirven para generar empleo. El único empleo que se genera se concentra en el periodo de construcción. Al tratarse de grandes promociones, su construcción la realizan grandes empresas.

–  En junio del 2010 se va a aprobar el POT2, que no permite campos de golf que tengan como objetivo parcial la urbanización para viviendas.

–  En el expediente presentado a información pública, faltan documentos que cita el propio expediente.

Considerando todo lo expuesto, y a la vista de las  graves consecuencias que generará el proyecto, vecinos y vecinas de Baztan nos hemos organizado en el colectivo AROZTEGIA…ETA GERO ZER? para paralizar dicho proyecto y reclamar que necesitamos y nos merecemos otro Baztan.