MANIFESTAZIOKO BALORAZIOA Valoración de la mani

(En castellano en la parte de abajo)

 PRENTSA OHARRA

Aroztegia…eta gero zer? plataformak uztailaren 17an Elizondon egindako manifestazioaren balorazio arras positiboa egiten du, parte hartze arras haundia izan zen eta plataformaren helburuak gainditu ziren. Bai manifestazioan eta bai igandean Baztandarren Biltzarran ere, Munoa eta Aroztegiko proiektuen aurka ateratako orga desberdinetan, herriak argi adierazi zuen bere nahia. Baztango herriak, berriro ere, herriaren hitza errespetatu dadin eta gutxiengo dirudunei bakarrik mesede egiten dien inposatutako proiektuak gelditzea eskatu zuen.

       Eskerrak eman nahi diegu manifestazioari atxikimendua eman dioten pertsona eta talde guztiei, babes guztiak beharrezko bezain garrantzitsuak direla uste dugulakoz gure erakunde publikoen jokamodua gelditzeko. NaBairi ere eskerrak eman nahi dizkiogu zeren, kazikeen moduan jokatuz, udal langileak gure pankartak eta kartelak soilik kenduaraziz, manifarako argi indar publikoa ukatuz eta egitasmoaren aurka direnek jasan izan dituzten presio zuzen eta zeharkakoek egiaztatzen dutelako “errespetua”, “herritartasuna”,  eta “adierazpen askatasuna”-ren inguruan dituzten konzeptuak okerrak direla, eta honek gure borroka indartzen du. Azpimarratu nahi dugu baita ere manifaren aitzineko hiru egunetan prentsan erakutsi zuten ezinegonean ez zutela ez daturik ez arrazoirik eman Lekarozen lur rustikoko 40 hektarea birkalifikatzeko edo 252 etxebizitza egiteko Udal Planatik kanpo. Plataformaren helburuari dagokionez arras argia eta zehatza izan da hasieratik: Aroztegiako proiektu urbanistiko-espekulatzailea gelditzea, gaiari buruz herri eztabaida abiatzea eta erabaki kolektiboak errespetatzea. Ozenago eta maizago erran daiteke, baina argiago ez!

      Plataformak gauzatu dituen ekimenen artean Udalak 2010eko ekainaren 7an egindako akordioa errekurritu du; akordioa, eguneko gai zerrendan ez zetorren gai baten inguruan hartu baitzen. Errekurtsotik aparte plataformak bere gain hartzen ditu Lekarozko Batzarrak bere egunean aurkeztutako alegazioak. Alegazio hauek guztiak udalak gibelerat bota ditu. Gibelerat botatako alegazioetan bereziki larria iduritzen zaigu Aroztegiako lur eremuan dauden bideen jabetza ez argitzea. Berriro oroitarazi eta salatu nahi dugu Batzar Nagusiak 2005eko irailaren 29an erabakitakoa ez dela betetzen ari, akordio horretan Udalak Aroztegiako lur eremuaren mugapena edo deslindea egin behar duela adostu zen. Honela, Udalak berriro ere erakusten du Batzar Nagusiari dion “errespetua”, eta nola erakunde hau erabiltzen duen interes partikularrak asetzeko eta ez, berez beharko lukeen moduan, lur eremu publikoak defenditzeko.

      “Harritzen” gaituen bertze afera Aroztegiako lur eremuan izandako sutearen inguruko alegazioari buruz Udalak errandakoa da. Udalak Nafarroako Gobernuko Presidentetza eta Barne departamenduari eta Suhiltzaileen zerbitzuari eskatu ondoren  ez omen du agiririk lortu. Plataformak, aldiz, Udalak dituen baliabide eta kontaktuak eduki gabe parte horren berri eta kopia bat dauka. Agiri hau Nafarroako Gobernuko Ingurugiro departamenduan egonik, edozein herritarrak eskuragarri du. Sutea 2005eko martxoaren 23an gertatu zen, 15. Poligonoan 332. partzelan zehazki. Proiektuaren arabera partzela hau famili-bakarreko etxebizitzak eraikitzeko erabili nahi dute. Suteak 7 hektareako lur eremuan eragina izan zuen eta Nafarroako Gobernuko suhiltzaileak itzali zuten, horren ondoren beharrezkoak ziren txostenak Barne eta Ingurugiro Departamenduetara bidaliz.

Abenduaren 31ko, 13/1990 Lege Foralaren 42.1. artikuluak eta Mendietako, azaroaren 21eko, 43/2003ko legeak suteak egondako lurraren kalifikazio urbanistikoa aldatzea galarazten dute gutxienez 30 urtetan. Udalak ordea ez ditu lege hauek aipatzen, sutearen berririk ez duela bakarrik dio.

Laburbilduz, Udalak aski ongi daki Aroztegian birkalifikatu nahi duten lur eremuan sute bat izan zela eta legeak debekatzen duela lur horiek 30 urtetan birkalifikatzea. Eta horrelaxe adierazi zuen Martin Garde Udaleko kultura eta turismoko zinegotziak aurtengo otsailaren 14an Berrian egindako elkarrizketan. Honek  proiektu hau bideraezina eginen luke eta zentzurik gabe utziko luke planteatzen den Udal Planaren “rebisioa”.

AROZTEGIA …ETA GERO ZER?    2010EKO UZTAILAREN 20A 
 
 ___________________________________________________________

NOTA DE PRENSA 

  

Desde la plataforma Aroztegia…eta gero zer? hacemos una valoración muy positiva de la manifestación llevada a cabo el sábado 17 de julio en Elizondo donde la participación superó con creces el objetivo de la plataforma.  En la manifestación del sábado así como en las diversas carrozas en el desfile del Baztandarren Biltzarra reivindicando la paralización del proyecto de Aroztegia, y el proyecto de la cantera en Munoa, la voluntad del pueblo quedó plasmada. El pueblo de Baztan ha exigido, una vez más, que se respete la voluntad popular y que se paralicen proyectos impuestos que sólo benefician a una minoría social adinerada creando más desigualdad social y precariedad laboral. 

Agradecemos a todas las personas y colectivos que se han adherido a esta manifestación porque entendemos que todo apoyo es necesario e importante para detener el atraco de nuestras instituciones. Agradecemos a NaBai ya que utilizando tácticas caciquiles como el empleo de trabajadores municipales para la retirada exclusiva de nuestras pancartas y carteles, la negativa para la utilización de la red de electricididad pública para la manifestación o las presiones directas e indirectas que han venido sufriendo las personas que critican o se oponen al proyecto sólo confirman que sus conceptos de “respeto”, “civismo” y “libertad de expresión” están distorsionados y esto sólo nos da más fuerza. Queremos subrayar también que en los tres días de pataleta mediática previa a la manifestación NaBai no ha aportado ningún dato ni argumento para la recalificación de 40 hectáreas de suelo rústico y la construcción de 252 viviendas en Lekaroz, fuera del Plan Municipal. En cuanto al objetivo de la plataforma siempre ha sido muy explícito: La paralización del proyecto urbanístico-especulador de Aroztegia, llevar a cabo un debate social sobre el tema y respetar las decisiones colectivas. Se puede decir más alto y más a menudo, pero no más claro! 

En cuanto al curso de acciones que lleva a cabo la plataforma, se ha interpuesto un recurso de reposición contra el acuerdo adoptado por el Ayuntamiento el 7 de junio de 2010 por considerar que el acuerdo se adoptó en un asunto no contemplado en el orden del día. Aparte de recurrir este defecto de forma la plataforma hace suyas las alegaciones presentadas en su día por el pueblo de Lekaroz que han sido todas desestimadas por el Ayuntamiento. En la desestimación de las alegaciones nos parece de especial gravedad que no se resuelva el tema de la titularidad de los caminos que se encuentran dentro de la finca. Recordamos y volvemos a denunciar el incumplimiento del acuerdo aprobado por la Junta General el 29 de septiembre de 2005, en el que se exige que se lleve a cabo el deslinde de la finca Aroztegia. De esta manera, el Ayuntamiento muestra una vez más el “respeto” que tiene hacia esta institución y como lo utiliza para satisfacer intereses particulares en vez de defender los bienes comunes que es el deber primordial de esta Junta. 

Otro tema que nos “sorprende” es que en la desestimación de la alegación de que se produjo un incendio en la finca que se pretende recalificar, dice que “no se acredita el Incendio mediante informe alguno apoyado por el servicio de Bomberos ni del Departamento de Presidencia e Interior del Gobierno de Navarra, habiendo realizado solicitud por parte de este Ayuntamiento a dicho Departamento de Informe sobre tal extremo”. La plataforma, sin embargo, sin contar con los medios y contactos que tiene el ayuntamiento tiene conocimiento y copia de este informe que se encuentra en el departamento de Medio Ambiente del Gobierno de Navarra.  El incendio se produjo el 23 de Marzo de 2005, concretamente en la Parcela 332 del Polígono 15, que en el proyecto aparece destinada a la edificación de viviendas unifamiliares. El fuego afectó a 7 hectáreas de terreno y fue sofocado por los bomberos del Servicio Navarro de Emergencias, emitiéndose los correspondientes informes tanto al Departamento de Interior como al de Medio Ambiente. 

La pretensión de tramitar un cambio de uso del terreno afectado resulta expresamente vetado por el art. 42.1 de la Ley Foral 13/1990, de 31 de diciembre, de Protección y Desarrollo del Patrimonio Forestal de Navarra aspecto sobre el que no dice nada el ayuntamiento limitándose a señalar que no tiene conocimiento del incendio. Tampoco menciona el ayuntamiento la prohibición de cambiar el uso forestal de un terreno incendiado “al menos durante 30 años” recogido en la Ley 43/2003, de 21 de noviembre, de Montes. 

En definitiva, el Ayuntamiento conoce perfectamente la realidad del incendio y la ilegalidad de cambiar su uso forestal, así lo expresó también el concejal de turismo Martin Garde en una entrevista publicada en Berria el 14 de febrero de este año. Esto haría por si solo inviable el proyecto y dejaría sin sentido toda revisión del Plan Municipal, basada en aquel proyecto. 

AROZTEGIA …ETA GERO ZER? 2010EKO UZTAILAREN 19A