
BAZTANGO HERRIAK HERRI GALDEKETAREN ALDE

Hauxe zen mozioak eskatzen zuena:
1.- Lekarozko herria afera honen hasmentan lurren birkalifikazioaren kontra agertu bazen ere, gaia UGPS bezala tramitatu ezkeroztikerabakia baztandar guztien esku uztea, bera afektatu zuzenena denean, arazoari aterabide ahalik eta zabal eta demokratikoena topatzeko jarrera bezala onartzea.
2.- Lekarozko ordezkariek, afera honen argitzeko, Lekaroztar guztien iritzia biltzeko egindako ahalegina eta orain baztandar guztiena lortzeko erakutsitako nahiaren aitortza.
3.- Lekarozko Batzarrarekin bat eginez, Batzar Nagusi honek ere UGPSa gelditu eta Aroztegiako proiektua herri galdeketa bidez erabakitzearen alde agertzea.
Leave a Reply