Prentsaurrekoa. Manifestaziorako taldeen atxikimendua / Rueda de prensa. Adhesiones de colectivos a la manifestación

Denek dakizuen moduan, apirilaren 23an atsaldeko 17etan, manifestazioa izanen da Elizondon, Aroztegiako UGPS-a gelditzeko eta Baztango herritarren erabakia errespetatua izan dadin eskatzeko.

txikitua2

Behin eta berriz erran dugun bezala, ez dugu Nafarroako Gobernuak UGPS bidez egin nahi digun inposaketa hau onartzen eta egitasmo urbanistiko honen aitzinean baztandarrok duguniritzia zein den jakiteko beharra ikusten dugu, demokraziaren beharra ikusten dugu, herritarron tenorea da!

Horregatik, larunbat hontan ozen aldarrikatuko dugu Elizondoko karriketan, baztandarron iritzia jakiteko eskubidea dugula eta gehiengoaren iritzia errespetatua izateko eskubidea dugula.

Anitz dira manifestaziorako atxikimendua eman diguten norbanakoak, (600 baino gehiago momentu hontan) eta anitz dira modu berean elkarteak, taldeak, alderdi politikoak, sindikatuak etabar. Horren adibide gisa, ondoko zerrenda hau aipatuko dugu:

  • ELA sindikatua (Baztan-Bidasoa)
  • LAB sindikatua (Baztan-Bidasoa)
  • EHNE Nafarroa
  • Zabaldi elkartasun etxea (Iruñea)
  • Emagin elkartea
  • (H)ilbeltza elkartea
  • Jo ala jo kultur elkartea
  • Baztango Gazte Asanblada
  • Baztandarren Biltzarra elkartea
  • Aldude mendiko koordinakundea
  • Plazara dantzara herri ekimena
  • Baztandarrak Dantza Taldea
  • Baztango Bilgune Feminista
  • Baztango Sortu
  • Baztango Ezkerra
  • Izquierda-Ezkerra (Nafarroa)
  • Baztango EH Bildu
  • EH Bildu (Nafarroa)<
  • Podemos Ahal dugu (Nafarroa)

Lurra defenditu nahi baduzu, demokrazia partehartzaile baten alde bazaude, euskararen arnasguneak babestu nahi badituzu, espekulazio inmobiliariorik gabeko Baztan bat nahi baduzu, badakizu! Etorri larunbatean gurekin aldarrikatzera:

AROZTEGIAKO UGPS/PSIS GELDITU! HERRIARENA DA HITZA HERRIARENA ERABAKIA!

Akitzeko, Baztandar guztioi oroituarazi nahi dizuegu Baztango Udalean zuen sinadura eman dezakezuela herri galdeketa egin ahal izateko. Momentu hontan 500 herritar inguruk sinatu dute eta hortaz 200 sinadura inguru falta zaizkigu. Anima zaitez! Astetartez 9:00etatik 14:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.

Bertzerik gabe mila esker etorri zareten guztiei eta larunbatean Elizondon ikusiko dugu!


Tal y como venimos anunciando, este sábado 23 de abril a las 17 horas, hemos convocado una manifestación en Elizondo para exigir la paralización del PSIS de Aroztegia y que la decisión de la sociedad baztandarra sea respetada.

Queremos insistir una vez más que no aceptamos la imposición de este PSIS por parte del Gobierno de Navarra. Por eso, ha llegado la hora de saber cuál es la opinión de la sociedad baztandarra respecto a este proyecto urbanístico, ha llegado la hora de la democracia, ¡es el momento de la voz popular!

Por esa razón, este sábado reivindicaremos con ímpetu en las calles de Elizondo que tenemos derecho a saber cuál es la voluntad de la sociedad baztandarra, y que tenemos derecho a que se respete la voluntad de la mayoría.

Son muchas las personas que se han adherido a esta manifestación de manera particular, más de 600 en estos momentos, y son varios también los partidos políticos, sindicatos y asociaciones que también lo han hecho:

Sirva como ejemplo la siguiente lista:

  • ELA sindikatua (Baztan-Bidasoa)
  • LAB sindikatua (Baztan-Bidasoa)
  • EHNE (Nafarroa)
  • Zabaldi elkartasun etxea (Iruñea)
  • Emagin elkartea
  • (H)ilbeltza elkartea
  • Jo ala jo kultur elkartea
  • Baztango Gazte Asanblada
  • Baztandarren biltzarra elkartea
  • Aldude mendiko koordinakundea
  • Plazara dantzara herri ekimena
  • Baztandarrak Dantza Taldea
  • Baztango Bilgune Feminista
  • Baztango Sortu
  • Baztango Ezkerra
  • Izquierda-Ezkerra (Nafarroa)
  • Baztango EH Bildu
  • EH Bildu (Nafarroa)
  • Podemos Ahal dugu (Nafarroa)

Si estas a favor de la defensa de la tierra, si estas a favor de la democracia participativa, si quieres defender los espacios vitales del euskera, si deseas ver Baztan sin especulación inmobiliaria, ¡ya lo sabes! Únete este sábado a nuestra reivindicación:

¡PARALIZACIÓN DEL PSIS DE AROZTEGIA YA! ¡LA PALABRA ES DEL PUEBLO LA DECISIÓN ES DEL PUEBLO!

Para terminar, queremos recordar a todas las personas empadronadas en Baztan que pueden firmar la petición para la realización de la consulta popular en el Ayuntamiento de Baztan. En estos momentos más de 500 personas ya han firmado la solicitud y por lo tanto aún faltan otras 200 firmas. El horario es de 9:00 a 14:00 entre semana, y de 10:00 a 13:00 los sábados. ¡Animaros!

¡Gracias por haber venido y nos veremos este sábado en Elizondo!

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*