No Picture

Udaletxearen desestimazioari errekurtsoa

2010-07-06 admin 0

NaBai eta UPNren erabateko adostasunarekin Baztango udaletxeak Lekarozko herriak aurkezturiko alegazioak ezetsi zituen eriaroaren 7ko udalbatzarrean. Alegazio hauek Aroztegiako egitasmo urbanistiko espekulatzailea egin ahal izateko abiaturiko Udal Planaren aldaketa puntualaren prozedurari aurkeztu zitzaizkion. Hala, eguneko gai-ordenean ikusitako irregulartasunen ondorioz, eta alegazioetan erraten zirenen inguruan deus ez diotela kontuan hartuta, Aroztegia eta gero zer? taldeak honako errekurtsoa aurkeztu du:

No Picture

NAFARROA BIZIRIK NAHI DUGU!!

2010-06-03 admin 0

Gure herriak eta eskualdeak mehatxatzen eta erasotzen dituzten egitasmoen aurka ari garen nafarroako talde eta plataformek , manifestaldi bateratua deitu dugu heldu den ekainaren 26rako.

No Picture

Batzarre deialdia

2010-06-02 admin 0


Batzarrean, alde batetik, orain artio egin denaren bilana edo errepasoa eginen da. Bertze aldetik, hemendik aitzinerat abiatu nahi den aldi berriaren nondik norakoen inguruan hausnartu, eztabaidatu eta erabakiak hartuko ditugu.

Hitzordua Elizondoko Arizkunenea kultur etxean izanen da, gaueko 8:30etan.

Animatu eta parte hartu!
Aroztegiako pelotazoa geldituko dugu!!!

No Picture

Bizikleta ibilaldi arrakastatsua !!

2010-05-25 admin 0

Aroztegia… eta gero zer? taldeak deituta, Aroztegiako egitasmoaren kontrako bizikleta ibilaldia egin zen larunbatean. Sekulako arrakasta izan zuen ekimenak, eta tropel koloretsu eta alaia osatu zen. Horrela, ekitaldiaren arrakastak egitasmoaren kontrako giroa gora bidean dagoela erakusten du.

No Picture

Elkarrizketak irratietan

2010-05-12 admin 0

Xorroxin irratian eta Euskalerria irratian Aroztegiari buruz egindako elkarrizketak ingurumen departamenduaren baimena baloratuz eta gaurkotasunezko bertze zenbait kontu aipatuz. euskalerria irratian elkarrizketa

1 5 6 7 8 9